Sebastian de Arbelaiz pilotu eta kapitaina

LANDER ZURUTUZA SUNSUNDEGI

Sebastian de Arbelaiz (Lezo, 1668 – Honduras, 1728) esperientzia handiko itsasgizona izan zen, eta maisua itsasoko nabigazioan.

Francisco de Arbelaiz eta Maria Domingo de Gainza lezoarren seme, 1668ko abuztuaren 2an bataiatu zuten. 1690eko urtarrilaren 8an, bestalde, bera baino lau urte zaharrago zen Francisca de Larzabal lezoarrarekin ezkondu zen. Eta dirudienez ez zuten seme-alabarik izan. Lezoko Kale Nagusiko Marigozonea etxearen jabe izan zen.

HPIM0028 - copia

Marigozonea etxeko giltzarrian itsasoa dago irudikatua eta haren gainean ortzia, non hondar erlojua, konpasa, ipar izarra eta haize arrosa ageri baitira; eta atearen buelta guztian itsasontzien abiadura neurtzeko erabiltzen zen korapilodun soka. Fotografia: Lander Zurutuza, 2003.

Sebastianek hamar bat urte zituela nabigatu zuen lehendabizikoz Ameriketara, eta geroztik itsasontzi diferenteetan hainbat biaje egin zituen bertara, Tierra Firme aldera bereziki. Bizkaiko golkoan ere askotan nabigatu zuen. Beraz esperientziak zaildutako itsasgizona izan zen, eta beherenetik abiatuz egin zuen gora lanbideko mailetan barrena: paje, grumete, marinel, artillari, pilotuaren akonpainatu… Hala pilotu laguntzaile plazarekin zebilela, karta geografikoen artean, nabigazioko tresnak erabiltzen ikasi zuen: orratza, astrolabioa, baleztatxoa… Eta noizbait itsasontzien agintea hartzeko tenorea ere iritsi zitzaion, bai kapitain, bai pilotu gisa.

Exámenes de pilotos de la Casa de Contratación. Archivo General de Indias

Sebastian de Arbelaiz kapitainaren sinadura (1705). Iturria: Archivo General de Indias, Contratación, 5782, N. 120.

1705ean Sevillan bizi zen Sebastian. Ordurako pilotu zein kapitain gisa nolabaiteko ospea bazeukan, baina bere lanbidean koska bat gora egitea erabaki zuen. Hala maiatza eta uztaila bitartean garaiko legediak agintzen zuen hirurogei eguneko kosmografia ikastaroa egin zuen Triana auzoko Itsasgizonen Unibertsitatean, jarraian Tierra Firmeko kostaren gainean azterketa egin eta pilotu nagusi izendatua izateko.

Tierra Firme

Tierra Firme eta beste, Herman Moll (+1732) kartografoaren mapan. Iturria: Instituto Geográfico de Venezuela Simón Bolívar.

1718ko urtarrilean Cadizen topatzen dugu Sebastian, La Armiñona izeneko itsasontzian Veracruzetik itzuli berria.

1728ko urriaren 24an Lezora iritsitako gutunen bidez izan zen Sebastianen heriotzaren berri. Badakigu Hondurasen eman zuela azken hatsa, baina ez dugu beste xehetasunik.

ERANSKINA

Examen

En la ciudad de Sevilla y Cassa de la Conttrattazion de las Yndias en onse dias del mez de jullio de mill settezientos y cinco años estando en la sala donde hase su audienzia el prior y consules de la Uniberzidad de Cargadores a Yndias destta ciudad que estta asignada para selebrar esttos actos el señor don Gaspar Roman cavallero del Orden de Santiago theniente de conttador mayor juez ofizial por Su Magestad de dicha Real Cassa don Francisco Anttonio de Orbee piloto maior por Su Magestad de las reales armadas y flottas de Yndias destta dicha ciudad el doctor don Alonzo de Bacas Monttoya presbittero cathedratico por Su Magestad de la cathedra de cosmografia en dicha Real Cassa y don Manuel Salvador Barreto cosmografo fabricador de ynstrumentos matematticos para la nabegazion en dicha Real Cassa y de los pilotos exsaminados que em bastantte numero se allaron prezenttes que son Santtiago de Acuña = Manuel Toscano = Gregorio Serdeña = Pedro Romero = Joseph Alvares y por faltta de un pilotto Andres Rodriguez ayudantte de pilotto marinero prattico, parezio presentte Sebastian de Albelais vezino y nattural de la uniberzidad de Lezo jurisdizion de Fuentterrabia probenzia de Guipusquoa residentte en estta ciudad para ser examinado de pilotto de la probinzia de Tierra Firme y sus cozttas y abiendose bistto sus ymformaziones asi de su natturalesa y limpiesa como de su abilidad y sufizienzia y resevido su juramentto a Dios y a la cruz em forma de derecho de los dichos pilotos de que guardarian secretto de lo que en dicho acto passase y que cada uno le harian a el dicho Sebastian de Albelays las pregunttas mas dificultosas de la navegazion y usarian el dicho exsamen bien y fielmentte y darian sus botos sin odio afizion ni yntteres, y echo el dicho exsamen prezediendo el haser dichas pregunttas se botto en la forma y manera que se acostumbra y Su Magestad manda por los dichos don Francisco Antonio de Orbe = don Alonzo de Bacas = don Manuel Barreto y los demas pilotos y marinero prattico y puesttose sobre la mesa los botos y conttadose se allo que el dicho Sebastian de Arbelais salio aprobado por todos botos nemine dizcrepantte de rigore de justicia por tal pilotto de la dicha probinzia de Tierra Firme y sus costtas y bistto lo rreferido por el dicho don Francisco Anttonio de Orbe le dio em presenzia de todos los susos dichos el grado de piloto de la dicha probenzia de Tierra Firme y sus costtas y demas yslas y puerttos y al dicho Sebastian de Arbelais se le rrezibio juramentto a Dios y a la cruz segun forma de derecho y so cargo del prometio de guardar las ordenansas destta dicha Real Cassa sedulas y probiziones de Su Magesttad y lo demas a que queda obligado como tal pilotto y de no enaxenar ni mostrar la carta e ymstrumenttos de marear ni derrotas de la dicha probenzia a ningun esttranjero siendo presenttes por ttestigos Francisco de Silva = Joseph de Salazar = y Juan Barreto vezinos destta dicha ciudad.

Don Francisco Antonio de Orbe [rubricado]         Pedro de Rivera y Marmolexo [rubricado]

(Iturria: Archivo General de Indias, Contratación, 5782, N. 120 – http://pares.mcu.es/ )

Advertisements

2 thoughts on “Sebastian de Arbelaiz pilotu eta kapitaina

  1. Gaur ere asko gustatu zait Lezoko historiara garamatzan zuen leiho honetako sarrera. Arraiketaiak papereratu genituen eta oporrak hartu aurretik asmoa dut ikasleei Lander eta “Etzea Lezotarra” taldea jarraitzeko eta ahal bada , egingarria den ez dakit, zuen sarreren agerpenetara harpidetzeko.
    Eskerrik asko, gaur ere hunkitu nauzue Euskal Herriaren zazpigarren probintzia den itsasoaren unetxo bat (Lezokoa eta) Lezotik ezagutarazteagatik. Mila esker.

    Atsegin dut

  2. Lezoko Portuan harpidetzeko nahikoa da web orriaren beheko eskuin ertzeko botoian klikatu (Follow) eta helbide elektronikoa sartzea. Eskerrik asko, Edurne, gure proiektu xume hau ezagutarazteagatik!

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s