Urdalamartako idiak. Lan molde baten azkena

LANDER ZURUTUZA SUNSUNDEGI

(2008ko irailak 3) Uda hartan, urtero bezala, Urdalamarta baserrikoek belar mozketa egin zuten Jaizkibelgo goi lurretako Mugitarko soroan. Belar uzta hori, etxeko behi eta ardien neguko bazka eta azpitarako zuten. Beheko belar soro eta iratzelekuek emandakoaren osagarri. Joxe Garmendia itzainak (Lezo, 1933) zortzi biaje egin zituen etxeko idi parearekin, Txato eta Gorriarekin, Urdalamartaburu eta Tiñelun barrena. Aste bakar batean, iraileko lehenengoan, bost biaje. Eta azken belar zama irailaren 10ean eraman zuen. Bost meta osatu zituzten guztira hark, haren bi alabek eta koinatuak.

1 thought on “Urdalamartako idiak. Lan molde baten azkena

  1. Zorionak Lander!!
    Eremu askotan, gauzak eta egiteko moduak mendeetan ez ziren hainbeste aldatu eta, bai gu eta bai aurreko belaunaldikoak, ikaragarrizko aldaketa, sekulako iraultza baten lekukoak izaten ari gara. Gauza pilatan gainera, erregistratu gabe, gorde gabe, belaunaldiz belaunaldi transmititutako mendeetako jakintza, ikerketa, eboluzioa, naturarekin bat egiteko moduak galtzen ari gara.
    Mila esker Lander, zure ekarpenengatik! 🥰

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.