Leku izenen distira

LANDER ZURUTUZA SUNSUNDEGI

L1280560

Erroteta. Fotografia: Lander Zurutuza, 2014.

Erroteta, Plaibazterra, Enbordegi, Sorginzulo, Pausogaizto…

Agian izen hutsak dira gure belarrientzat, esanahi berezirik gabeko ahotsak: mapa bateko puntu galdua, eskribauak gazteleraz idatzitako testu bateko anakronismoa, edo baserritar zahar baten oroimenean itzaltzen ari den argi ttipi ezdeusa.

Edo beharbada leku izen horietako bakoitza poesia bat da bere laburrean, entzumenaren gozagarri eta irudimenaren kitzikagarri. Cusco, Marrakex edo Ayutthaya bezalako izen exotikoekin gerta dakigukeen bezala.

Gainera, bertakoak izanik, gure historiaren printzak daramatzate beren baitan. Eta Lezoko geografia galduen oihartzunak.

Advertisements