Jaimes de Zamora pilotua

LANDER ZURUTUZA SUNSUNDEGI

Beste lezoar bati esker dugu XVI. mendean bizi izan zen Jaimes de Zamoraren berri. Garaikideek gure zientzia-gizonaren gainean egindako aipamen bakarra Lope de Isastiri zor baitiogu. Noski, herrikideari zegokion lekua eskaini zion, 1625-1626 urteetan idatzi eta 1850ean argia ikusi zuen Compendio Historial de Guipúzcoa mamitsu horretan (649. orrialdea).

1568an Jaimes de Zamora Lezoko etxe baten jabe zen. Eta 1580an herriko lonjaren ardura izan zuen, bertako pisua kudeatuz.

Jaimes de Zamora garaiko euskal pilotuen artean nabarmendu zen. Pilotu nagusi izateaz gain tratatu tekniko bat ere idatzi baitzuen, Mareas derrotas izenekoa, gerora nabigatu zuten pilotuek baliatu zutena. Zoritxarrez gaur egun lan hori galdutzat eman daiteke, betirako —baldin eta inork Ingalaterrako gaztelu zaharren bateko liburutegian edo, kasu, topatzen ez badu—. Baina, Isasti berari esker, badakigu hainbat arruta bildu zituela bertan; hain zuzen ere Florida, Flandria, Ingalaterra, Irlanda, Eskozia, Norvegia eta Espainiako itsasbazterretakoak, eta Mediterraneo itsasokoak.

Gaur egungo idazleen artean Julio Caro Barojak egin du gure herritarraren aipamena, Los vascos y el mar liburuan kosmografoei eskainitako atalean (88. orrialdea).

3 thoughts on “Jaimes de Zamora pilotua

  1. Egunon, Lander,
    Eguberri eta Urteberri on.
    Eta bilatuko balitz Salamancako Unibertsitateko eskuzkribuen artean?
    Ongi ibili eta laster arte.
    Patri.

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.