LANDER ZURUTUZA SUNSUNDEGI
XVI. mendeko Euskal Herriko erdal testu administratiboetan murgiltzen garenean, euskal abizenak eta leku izenak topatzen ditugu maiz. Ez da hain ohikoa, ordea, testu horietan euskal izengoitiak topatzea.
Hori dela eta, Lezoko kontu liburuetako 1580ko apunteetan aurkitutako bi izengoiti euskaldun ekarri dira artikulu labur honetara, zein baino zein bitxiagoa, interes berezia dutelakoan.
“vicarraçerre” da lehendabiziko izengoitia, alegia, Bizarraserre (bizar + haserre). Eta Domingo de Elizondo lezoarrarena zen.
“Larruçar” da bigarren izengoitia, alegia, Larruzar (larru + zahar). Eta Petri de Aguirre lezoarrarena zen.
ERANSKINA
prim[era]mente nos hazemos cargo que se cobraron de domingo de arizpe de la derrama que devia dos du[cado]s
de domingo de Eliçondo vicarraçerre quatro R[eale]s por la d[ic]ha rrazon
de gracia de Santa clara y su hijo Juan perez quatro R[eale]s
de petri de aguirre Larruçar quatro R[eale]s
(Iturria: Lezoko udal agiritegia, C/2/I/1/1)
Erdi Aroko goitzien euskaldun interesgarriak bilduak ditu Nafarroako Erriberan Jabier Sainz Pezonagak. Gainera, herritar musulmanek eta juduek daramatzate izengoiti euskaldunetako batzuk, hala nola Mahoma Oxarra eta beste batzuk. Sainz Pezonagak dexente ikertu eta argitaratu du Erribera euskaldunaz, euskal antroponimo eta goitizenekin ederki frogatzen du ERdi Aroan Erriberan euskara eguneroko bizimoduan txertatua zegoela, negazionista eta baskofobo askoren haserrerako.
Atsegin dutLiked by 1 person